Baldintzak
1. Datu pertsonalak biltzea eta tratamenduaren xedea.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betetzeko, jakinarazi nahi zaizu webgunean eman dituzun datu pertsonalak isilpean tratatuko direla eta LEGAZPI 2016, SLUko (aurrerantzean, LEGAZPI) jabetza den fitxategi automatizatu batean gordeko direla. Titularraren helbidea ondokoa dela: Legazpi Kalea 6 1º, Donostia (Gipuzkoa). Azkenik, esan ere fitxategia behar bezala erregistratua dagoela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).
Zure datu pertsonalak inprimakian zehazturiko xederako erabiliko dira eta, orokorrean, zure eskaera artatzeko, zure erreserba kudeatzeko eta eskaturiko zerbitzua edo informazioa emateko erabiliko dira, bai eta gogobetasun-estatistikak eta zure gustuak, nahiak edo iradokizunak ezagutzeko ere, gure zerbitzuak etengabe hobetzeko moduan egon gaitezen. Harremanetarako zure datuak betirako gordeko dira, zuretzat interesgarria izan litekeen ostatuari buruzko informazioa bidaltzeko (betiko bideen edo bide elektronikoen bidez). Nolanahi ere, aipatu komunikazioak eteteko aukera izango duzu uneoro. Aipatu informazio jasotzeari uko egin nahi izanez gero, jakinarazi iezaguzu info@doncecilio.com helbidean eta berehala ezabatuko ditugu zure datuak.
Erregistro elektronikoa burutzeko sarturiko edozein inprimakian derrigorrezkotzat zehaztu den eremuren bat hutsik utziko bazenu, LEGAZPIk zure eskera ez artatzea erabaki lezake.
LEGAZPIk ez dizkie bere Bezero/Erabiltzaileen datu pertsonalak saltzen, uzten edo alokatzen, inolaz ere, hirugarren aldeei.
2. Zure eskubideak.
DBLOk dioenari jarraiki, jakinarazi nahi zaizu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea duzula. Horretarako, gutun ziurtatu bat edo harrera egiaztatzea ahalbidetzen duen antzeko komunikazioren bat bidali beharko duzu, zure NANaren fotokopiaz lagunduta, ondoko helbidera: LEGAZPI Kalea 6, 1.
20004 Donostia (Gipuzkoa).
3. Cookieak.
Erabilitako cookieak www.doncecilio.com webgunean kontsulta ditzakezu, bai eta “Cookie politika” gure atalean ere.
4. Datuen kalitatea.
Erabiltzaileak LEGAZPIri emandako Datu Pertsonalen egiazkotasuna bermatuko du; halaber, aipatuetan egondako aldaketa guztiak jakinarazteko beharra dauka. Erabiltzaileak datu faltsuak, okerrak, osagabeak edo zaharkituak erabiliko balitu inprimakiak betetzerakoan eta horren ondorioz kalteren bat sortuko balitz, zuzena zein zeharkakoa, LEGAZPIren edo hirugarren baten kalterako, Erabiltzaileak izango du erantzukizun osoa. Erabiltzaileak ezingo ditu hirugarrenen datu pertsonalak erabili, aipatuek pribatutasun politika honen edukiak berariaz onartu ezean, eta erantzukizun osoa izango du erabilera horri dagokionean.
5. Segurtasun neurriak.
LEGAZPIk beharrezko neurriak hartu ditu baimenik gabeko datu pertsonalen aldaketa, galera, tratamendua edo eskuratze guztiak saihesteko, unean uneko egoera teknologikoa, gordetako datuen izaera eta gerta daitezkeen arriskuak -gizakion zein ingurune fisikoaren edo naturalaren ekintzaren ondoriozkoak- aintzat hartuz. Nolanahi ere, aipatu neurriak menderaezinak ez direla jakinarazi nahi zaio Erabiltzaileari.
6. Baldintza bereziak.
LEGAZPIk eskaintzen dituen zenbait zerbitzuk baldintza bereziak aplika ditzakete datu pertsonalen babesa bermatzeko helburuarekin, aipatu baldintza bereziak aplikagarriak izango direlarik kasuan-kasuan. Baldintza berezi horiek arautzen ez duten beste edozein gairi dagokionean, pribatutasun politika honetan zehazturiko baldintza orokorrak aplikatuko dira.
7. Adingabeak.
14 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazi nahi zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela beren datu pertsonalak LEGAZPIren webgunean eman ahal izateko.