Lege oharra
1. Webgunearen titularraren nortasuna.
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko, jakinarazi nahi zaizu www.doncecilio.com-en titularra ondokoa dela:
Turismo enpresa erregistro zenbakia: HSS00811.
Izen soziala:
LEGAZPI 2016, S.L.U.
IFK zenb.:
B75111468
Helbidea:
Legazpi Kalea 6, 1. 20004 Donostia (Gipuzkoa).
Telefonoa:
+34 943 55 89 39
Posta elektronikoa:
info@doncecilio.com
2. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetara sartzeak “Erabiltzaile” nortasuna esleitzen dizu eta horrek www.doncecilio.com-en argitaraturiko baldintzen onarpen berariazkoa eta baldintzarik gabekoa dakar, webgunea sartzeko unetik bertatik. Erabiltzaileak ondorioz, webgunera sartu eta bertan eskainitako zerbitzuak erabili nahi dituen guztietan, erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, aipatu baldintzak aldatuak izan baitaitezke.
Zentzu horretan, “Erabiltzaile” izango da www.doncecilio.com webgunean sartu, aipatuan zehar nabigatu eta bertako zerbitzuak edo jarduerak -doakoak zein ordaindu beharrekoak- erabiltzen dituen pertsona oro.
2.1.-Xedea eta aplikazio eremua
Erabilera-baldintza orokor hauen xedea da ondokoak arautzea: www.doncecilio.com webgunera sartzea, aipatuan zehar nabigatzea eta bertako edukiak eta zerbitzuak erabiltzea.
LEGAZPI 2016, SLUk (aurrerantzean, Legazpi Ostatua edo "Don Cecilio") baldintza bereziak zehatz ditzake. Horiek, zerbitzu zehatzen erabiltzea eta/edo kontratazioa arautuko dituzte eta baldintza orokor hauek beren osagarriak izango dira.
2.2.- Webgunean sartzeko eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
a) www.doncecilio.com webgunera sartzea doakoa eta askea da, printzipioz. Nolanahi ere, bere zerbitzu eta edukietako zenbaitek aipatu zerbitzua edo produktua aldez aurretik kontratatzea eskatzen dute. Horrelakoetan kontratazioa burutu baino lehen , Legazpi Ostatuak ezagutaraziko dizkizun baldintza bereziak aplikatuko dira.
b) Uneoro, webgunea legea betez erabiliko du Erabiltzaileak, baldintza orokor hauei, indarreko legediari eta morala eta ordena publikoari jarraiki, bai eta Interneten orokorki onarturiko jarduteei ere.
c) Webgunean sarturiko inprimakien bidez emandako informazioa bidezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatu beharko du Erabiltzaileak. Emandako informazioan edonolako aldaketarik gertatuz gero, Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio aipatu aldaketa, bere ekimenez, Legazpi Ostatuari.
d) Erabiltzaileak galarazita du ondokoak egitea: birusak, programak, makroak edo edonolako karaktere-sekuentzia sartzea webgune honen informatika-sistemak kaltetu edo aldatzeko xedearekin; beste erabiltzaileen sarrera oztopatzea baliabideen neurri gabeko kontsumoaren bidez; webgune honetako datuak eskuratzea publizitate xedeetarako; webgune honetako edukiak erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea edo hirugarrenen esku jartzea; jabetza intelektuala, industria-sekretuak, hitzarmen-konpromisoak eta hirugarrenen ohorerako, irudirako eta intimitate pertsonalerako eskubideak urri ditzaketen ekintzak gauzatzea, webgune honetako zerbitzuen bidez; lehia desleiala eta publizitate bidegabea suposatzen duten ekintzak gauzatzea.
e) www.doncecilio.com webguneko zerbitzuren bat erabili eta/edo kontratatu ahal izateko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, bere erantzukizuna izango da egiazko eta bidezko informazioa eskaintzea. Erregistro horren ondorioz pasahitz bat zehaztuko balu Erabiltzaileak, bere ardura izango da zerbitzu horietara sartzeko aipatu pasahitza behar bezala erabiltzea eta sekretupean gordetzea. Ondorioz, Erabiltzaileen ardura da esleitzen zaizkien identifikazio eta/edo pasahitz guztien zaintza eta konfidentzialtasun egokiak bermatzea. Aipatuak hirugarrenen edo ezezagunen esku ez uzteko -aldi baterako zein betirako- konpromisoa hartuko dute Erabiltzaileek. Erabiltzaileari egotz dakiokeen akats edo galtze baten ondorioz baimendua ez dagoen hirugarren batek pasahitza lortu eta webguneko zerbitzuak bidezkoa ez den eran erabiliko balitu, erantzukizuna Erabiltzailearena izango da. Pasahitza lapurtua, galdua edo bere erabilera galarazita suertatuko balitz, Erabiltzaileak aipatu egoera Legazpi Ostatuari jakinaraziko dio berehala, pasahitza ezeztatua izan dadin. Erabiltzaileak arestian aipaturiko jakinarazpena egin ezean, Legazpi Ostatuak ez du inolako erantzukizunik izango baimenduak ez dauden hirugarrenen ekintzei dagokienean.
3. Jabetza intelektuala eta industriala. Eskubideak.
Legazpi Ostatua da www.doncecilio.com webgunea osatzen duten osagai guztien (marka, merkataritza izena edo ikur bereizgarria barne) jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularra. Egile-eskubideek ondokoak babesten dituzte zehazki, besteren artean: diseinu grafikoa, iturri-kodea, logoak, testuak, grafikak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webguneko beste osagai guztiak.
www.doncecilio.com webgunera sartzeak edo aipatuan zehar nabigatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, Legazpi Ostatuak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen uko egiterik, aipatuen transmisiorik edo baimentze partzial edo osorik egingo duenik, erabilera pertsonalerako, Erabiltzailearen mesedean.
Ondorioz, Erabiltzaileak honen bidez aitortzen duenez, www.doncecilio.com webguneko edukiak -osotasunean edo zati-bat- kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, publikoki komunikatzea eta, orokorrean, beste ustiapen-moduren bat gauzatzea, Legazpi Ostatuko berariazko eta idatzizko baimen gabe, bere jabetza intelektual eta/edo industrialak urratzea suposatzen du.
Internet bidez www.doncecilio.com webgunera bidalitako informazio guztia, izaera pertsonalekoa dena salbu eta ohar, iradokizun, ideia, grafiko eta antzeko guztiak barne, Legazpi Ostatuaren jabetza esklusiboa bilakatuko da. Honek, erabilera-eskubide mugagabeak izango ditu eta eskubide horiek ez dute inolako ordainik ekarriko, ez ostatuaren ez beste inoren alde.
4. Erantzukizun eta berme araubidea.
4.1. Legazpi Ostatuak ez du www.doncecilio.com webgunean sarturiko zerbitzuen bidezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna bermatzen, ez eta bere informazioaren egiazkotasuna eta/edo zehaztasuna ere. Ondorioz, ez du zuzeneko edo zeharkako erantzukizunik onartuko Erabiltzaileak webgunearengandik espero zituen erabilgarritasuna edo itxaropenak ez asetzeagatik eska litezkeen kalte-ordainen aurrean.
4.2. Legazpi Ostatuak dio teknika eta antolakuntza arloetako neurri guztiak hartu dituela, bere gaitasunen eta egun eskuragarri dauden teknologiaren arabera, webgunearen funtzionamendu egokia bermatu eta birusen eta osagai kaltegarrien presentzia saihesteko. Edozein kasutan, ezin ditu ondokoak bermatu: (a) www.doncecilio.com webgunean sarturiko edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna; (b) aipatu edukiek akatsik ez izatea, ez eta egon litekeen akats ororen zuzentzea; (c) birusik eta/edo osagai kaltegarririk ez egotea www.doncecilio.com webgunean; (d) harturiko segurtasun-neurrien menderaezintasuna; (e) www.doncecilio.com webguneko segurtasun-sistemak apur dituen pertsona batek eragin litzakeen kalteen asetzea.
4.3. Erabiltzailea izango da erantzule bakarra hirugarrenen aurrean, www.doncecilio.com webgunera pertsonalki zein bere izenean bidalitako komunikazio orori dagokionean, bai eta webgunearen edukien eta zerbitzuen bidezko erabilerari dagokionean ere.
4.4. Legazpi Ostatuak www.doncecilio.com webguneko sarbidea aldi baterako eta inolako jakinarazpenik gabe eteteko eskubidea gordetzen du, mantentze-, konponketa-, eguneratze- edo hobetze-eragiketak egin ahal izateko. Baldintzek horrelakorik ahalbidetzen badute, Legazpi Ostatuak zerbitzuak eteteko aurreikusi den data jakinaraziko du webgunean, aurrerapen nahikoarekin.
4.5. Legazpi Ostatuak ez du www.doncecilio.com webgunean egon litezkeen beste webgune batzuetarako loturen gaineko erantzukizunik onartuko, ez baitu inolako kontrolik horien gainean. Beren xede bakarra da beste informazio-iturri ezberdinak jartzea Erabiltzailearen esku eta hau, ondorioz, ardura osoz sartuko da aipatuetan, beren erabilera-baldintzak betez.
4.6. Legazpi Ostatuak ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileek webguneko edukiez eta zerbitzuez egingo duten erabilerari dagokionean. Horrenbestez, ez du bermatuko Erabiltzaileek webguneko edukiez eta zerbitzuez egin dezaketen erabilerak erabilera-baldintza orokor hauek beteko dituenik, ez eta aipatu erabilera bidezkoa izango denik ere.
5. Pribatutasun politika.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betetzeko, jakinarazi nahi zaizu www.doncecilio.com webgunearen bidez eman dituzun datu pertsonalak isilpean tratatuko direla eta LEGAZPI OSTATUko jabetza den fitxategi automatizatu batean gordeko direla. Titularraren helbidea ondokoa dela: Legazpi Kalea 6, 1., 20004 Donostia (Gipuzkoa). Azkenik, esan ere fitxategia behar bezala erregistratua dagoela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es)..
Datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta aipatuari erantzuteko erabiliko dira. Erreserbaren bat webgunearen bidez egiten duen bakoitzean, erreserba horiek kudeatzeko Don Ceciliok erabiltzen duen informatika-sistema kanpoko enpresa hornitzaile baten jabetza dela eta egoera horren jakitun dela aitortzen du Erabiltzaileak. Erabiltzaileak berariaz aitortu eta baimentzen du bere datu pertsonalen lagapena eta igortzea ostatuaren zuzeneko kontroletik at dagoen erreserbak kudeatzeko plataforma digitalera, bere erreserba-eskaera kudeatzeko helburu bakarrarekin. Halaber, online ordainketa egiteak zure datu pertsonalak banketxe baten jabetza den ordainketa-pasabide baten esku uztea dakarrela jakinarazi nahi zaizu ere.
Azkenik, eta DBLOk dioenarekin bat, jakinarazi nahi zaizu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea duzula. Horretarako, gutun ziurtatu bat edo harrera egiaztatzea ahalbidetzen duen antzeko komunikazioren bat bidali beharko duzu, zure NANaren fotokopiaz lagunduta, ondoko helbidera: Legazpi Kalea 6, 1. 20004 Donostia (Gipuzkoa). Erregistro elektronikoa burutzeko edozein inprimakian derrigorrezkotzat zehaztu den eremuren bat hutsik utziko bazenu, Legazpi Ostatuak zure eskaera ez artatzea erabaki lezake.
Legazpi Ostatuak ez dizkie bere Bezero/Erabiltzaileen datu pertsonalak saltzen, uzten edo alokatzen, inolaz ere, hirugarren aldeei.
Legazpi Ostatuak cookieak erabiltzen ditu bere sistemetan, eskainitako zerbitzua hobetu eta nabigazioa erraztea delarik xede bakarra. Cookieak erabiltzaile ezezagun eta ordenagailu bati lotzen zaizkio eta ez dute datu pertsonalak eskuratzeko aukerarik ematen. Cookieak nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira. Gure webgunean zehar nabigatzen duzun bitartean, gure zerbitzariak cookieak identifikatu eta azken bisitan erabili zenuen hizkuntza jakinaraziko digu. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookien erabilpena. Halere, zure nabigatzailea horretarako konfiguratuz gero, cookien iritsieraz ohartarazten dizun oharra jaso zenezake, bai eta beren instalazioa galarazi ere zure disko gogorrean.
Legazpi Ostatuari emandako Datu Pertsonalen egiazkotasuna bermatuko du Erabiltzaileak, zeinak aipatuetan egondako aldaketa guztiak jakinarazteko beharra duen ere. Erabiltzaileak datu faltsuak, okerrak, osagabeak edo zaharkituak erabiliko balitu inprimakiak betetzerakoan eta horren ondorioz kalteren bat sortuko balitz, zuzena zein zeharkakoa, Legazpi Ostatuaren edo hirugarren baten kalterako, Erabiltzaileak izango du erantzukizun osoa. Erabiltzaileak ezingo ditu hirugarrenen datu pertsonalak erabili, aipatuek pribatutasun politika honen edukiak espresuki onartu ezean, eta erantzukizun osoa izango du erabilera horri dagokionean.
Legazpi Ostatuak eskaintzen dituen zenbait zerbitzuk baldintza bereziak aplika ditzakete datu pertsonalen babesa bermatzeko helburuarekin, aipatu baldintza bereziak aplikagarriak izango direlarik kasuan-kasuan. Baldintza berezi horiek arautzen ez duten beste edozein gairi dagokionean, pribatutasun politika honetan zehazturiko baldintza orokorrak aplikatuko dira.
18 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazi nahi zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela beren datu pertsonalak Legazpi Ostatuari eman ahal izateko.
Legazpi Ostatuak beharrezko neurriak hartu ditu baimenik gabeko datu pertsonalen aldaketa, galera, tratamendua edo eskuratze guztiak saihesteko, unean uneko egoera teknologikoa, gordetako datuen izaera eta gerta daitezkeen arriskuak -gizakion zein ingurune fisikoaren edo naturalaren ekintzaren ondoriozkoak- aintzat hartuz. Nolanahi ere, aipatu neurriak menderaezinak ez direla jakinarazi nahi zaio Erabiltzaileari.
6. Iraupena eta aldaketa.
6.1. Erabilera-baldintza orokor hauek partzialki edo osotasunean aldatzeko eskubidea gordetzen du Legazpi Ostatuak. Aipatu aldaketak www.doncecilio.com webgunean argitaratu beharko ditu. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak, ezabaketak edo gehitzeak egin ditzake webgunean edo eskaintzen dituen zerbitzuetan, bai eta beren kokapenenean zein itxuran ere, inolako iragarpenik egin gabe. Horrenbestez, Erabiltzailea www.doncecilio.com webgunera sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak indarrean dauden horiek direla ulertuko da. Erabiltzaileak, ondorioz, noizean behin irakurri beharko ditu aipatu erabilera-baldintzak.
6.2. Baldintza berezien edukia dena dela, Legazpi Ostatuak webguneko edukietarako sarbidea eteteko, mozteko edo deuseztatzeko eskubidea izango du, uneoro eta iragarpenik egiteko beharrik gabe, eta Erabiltzaileak ez du horren ondoriozko kalte-ordainik jasotzeko aukerarik izango.
7. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio eskumena.
Legazpi Ostatuaren eta Erabiltzailearen arteko harremanak indarreko legeek legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskumenari dagokienean diotenaren arabera arautuko dira. Nolanahi ere, epaitegietara jotzeko aukera aurreikusten badute aipatu legeek, Legazpi Ostatuak eta Erabiltzaileak Donostia hiriko epaitegi eta tribunaletara joko dute, eta berariaz uko egiten diote beste edozein epaitegiri.